2. GAIA: Estatu liberalaren eraikuntza eta finkapena (1834-1874)
Fernando VII.aren heriotzak utzitako ondorengotza gatazkak (gerra karlista) bizkortu egingo du iraultza
liberalen prozesu atzeraezina. Karlisten jarrera absolutisten eta tradizionalen aurrean, isabeldarek liberalak
erakartzea ezinbestekoa zuten, gizartean oinarri sendo bat lortzeko. Horrela lortu zen Antzinako Erregimena
legez desegitea, norbanakoaren jabetza-eskubidea eta Estatu liberala lortzea. Hiru fase bereizi ditzakegu:
Maria Kristinaren erregeordetza eta Esparterorena; Isabel II.aren erregealdia eta Seiurteko Iraultzaileak
1. MARIA KRISTINAREN ERREGEORDETZA (1833-1840)
Fernando VII.ak testamentuan Maria Kristina erregeordeari aholkua emateko Gobernu Kontseilu bat sortzea
xedatu zuen, Francisco Cea Bermudez kontseiluburuz. Gobernu berriak absolutismoaren zaindari zela
adierazi zuen. Hala ere, militar eta aholkulari batzuek erregeordea konbentzitu zuen izaera liberaleko
gobernu bat izendatzeko. Francisco Martinez de la Rosa liberal moderatua izendatu zuen gobernuburu;
lehen erreformak egin zituen, baina oso mugatuak liberalentzat.
Hori zela eta, 1835eko udan, eta berriz 1836an, aurrerazaleek herri altxamenduak eragin zituzten herrialde
guztian. Ondorioz, Maria Kristinak, gobernu berri bat osatu zuen, Juan Alvarez Mendizabal gobernuburu
izanik. Horrek berehala ekin zion, batetik, Errege Estatutua aldatzeari eta, bestetik, behar adina diru
biltzeari, armada liberala sendotzeko karlisten aurka.
Horretaz gain, hiri askotan 1812ko Konstituzioaren berrezarpena eskatzeko matxinadak piztu ziren;
nabarmenena, La Granjako jauregiko sarjentuak altxamendua izan zen. Azkenean, 1836an, Maria Kristinak
amore eman zuen, Konstituzioa berrezarri eta Calatrava aurrerazalearen esku utzi zuen gobernua. Ondorioz,
sistema liberala, monarkia parlamentarioan oinarrituta, jarri zuen indarrean. Neurrietako bat nekazaritza-
erreforma liberala izan zen. Horrek, jaun-erregimenaren deuseztatzeak ekarri zuen. Era berean, desloturak
indarrean jarriz iren, hots, askatasun osoz saltzeko aukera izatea.
Gainera, Mendizabalen Desamortizazioa ezarri zen; ondorioz klero erregeladunaren ondasunak eta geroago
klero sekularrarenak desamortizatu ziren, Estatua diruz ornitzeko. Mendizalen helburuak hauek ziren:
liberalen armada finantzatzeko baliabideak lortzea, zor publikoa murriztea eta Estatuaren ogasuna aldatzea.
Horrela milaka lur-eremu salmentan jarri ziren. Nahiz eta ogaun publikoaren egoera arintzen lortu zuten,
desmortizazioaren helburu guztiak ez ziren bete: nekazari txiki eta ertainek ezin zituzten lurrak erosi eta
horiek lur-jabe handien esku gelditu ziren. Gainera, desamortizazioak Vatikanoarekin harremanak apurtu
zituen. Bestelako neurriak ere hartu zituzten merkatuaren funtzionamendu askea lortzeko eta ekonomiaren
prozesua liberatzeko.
1812ko konstituzioa indarrean zegoen baina liberal moderatuen gustukoa ez zenez, aurrerazaleek eta
moderatuek 1837ko Konstituzioa aldarrikatu zuten. Bertan aurrerakoien eskaerak: nazio-subiranotasuna,
hiritar eskubideen aldarrikapen zabala, botere banaketa eta estatu akonfesionaltasuna bermatzen ziren. Era
berean moderatuenak: bi ganbera legegile (kongresua eta senatua) egotea, koroari eskumen ugari ematea
eta gurtza katolikoaren finantzaketa hartzea, adibidez.
Une horretatik aurrera, alderdi-sistema berri bat eratu zen, alderdi moderaturen eta alderdi aurrerazaleren
boterean txandakatzean oinarrituz. 1837ko urrian hauteskundeak moderatuek irabazi zituzten eta agintean
egon ziren 1840 arte. Urte horietan Konstituzioaren alderdi aurrerakoienak murrizten saiatu ziren. Hala nola,
Udalen Legearen bitartez Koroari probintzia-hiriburuetako alkateak izendatzeko eskumena. Lege berri
honek aurrez aurre jarri zituen moderatuak eta aurrerakoiak. Maria Kristinak legeari babesa eman zion eta
horrek matxinada bat sorrarazi zuen. Maria Kristinak karguari uko egin zion eta Espartero erregeordea
bihurtu zen.
Esparterok Junta Iraultzaileak desegin eta hauteskundeetarako deialdia egin zuen: aurrerazaleek irabazi
zuten. Jarraian, Gorteekiko elkarlanean aritzeko gaitasunik izan ez zuenez boterea galduz joan zen. Bere
ekimenen artean foruen murrizketak, Lehen Gerra Karlistaren bakea sinatzea (Bergarako Besarkada) eta
The benefits of buying summaries with Stuvia:
Guaranteed quality through customer reviews
Stuvia customers have reviewed more than 700,000 summaries. This how you know that you are buying the best documents.
Quick and easy check-out
You can quickly pay through credit card or Stuvia-credit for the summaries. There is no membership needed.
Focus on what matters
Your fellow students write the study notes themselves, which is why the documents are always reliable and up-to-date. This ensures you quickly get to the core!
Frequently asked questions
What do I get when I buy this document?
You get a PDF, available immediately after your purchase. The purchased document is accessible anytime, anywhere and indefinitely through your profile.
Satisfaction guarantee: how does it work?
Our satisfaction guarantee ensures that you always find a study document that suits you well. You fill out a form, and our customer service team takes care of the rest.
Who am I buying these notes from?
Stuvia is a marketplace, so you are not buying this document from us, but from seller LUCIAMARTINEZ. Stuvia facilitates payment to the seller.
Will I be stuck with a subscription?
No, you only buy these notes for $7.70. You're not tied to anything after your purchase.