100% satisfaction guarantee Immediately available after payment Both online and in PDF No strings attached
logo-home
Summary 5. Testua 1839ko Urriaren 25eko Legea $7.70
Add to cart

Summary

Summary 5. Testua 1839ko Urriaren 25eko Legea

 0 purchase
  • Course
  • Institution

apuntes de selectividad historia 2025.

Preview 1 out of 2  pages

  • January 23, 2025
  • 2
  • 2024/2025
  • Summary
  • Secondary school
  • Bachillerato
  • 2
avatar-seller
5. TESTUA
1839KO URRIAREN 25EKO LEGEA




Aztergai dugun testua 1839ko urriaren 25eko Legea da. Testua kokatze aldera, jatorria, edukia eta formaren
aldetik, testu historikoa da (lehen mailako iturria), politikoa eta juridikoa (lege bat). Lege honen egileak
Gorteak dira eta Maria Cristinak berretsi zuen Isabel II.aren izenean. Testu publikoa da (Espainiako biztanleei
zuzendutakoa, batez ere, euskal probintzietakoei) eta ofiziala. Legearen helburu nagusia zera izan zen,
jakinaraztea zer erabaki onartu zituzten Gorteek foru-berezitasunaren (foruen) inguruan, alegia, foruak
errespetatuko zirela baina batasun konstituzionalari kalterik egin gabe. Testua, Maria Cristina
erreginaordearen garaian idatzi zen, Lehenengo Gerra Karlista bukatu ostean, Bergaran hitzartutakoari
jarraiki.

Testuaren analisian, lehenik gaia zein den adierazi behar da: foru-berezitasuna berrezartzea. Halatan,
Espainiako Konstituzioaren barruan, eta zuzenbide- eta politikabatasunaren barruan berrezarri behar zen.
Horren haritik, honako ideia hauek nabarmendu behar dira:
Sarreran, Gorteek egindako Legea dela eta Maria Cristinak (Isabel II.aren izenean) berretsi duela esaten da.
➔ 1go artikuluan, Euskal foruak eta nafarrak berresten dira baina Espainiako Konstituzioaren kontra
egin gabe.
➔ 2.artikuluan, egokitze horrek bultzatuta, eta Euskal probintziei eta Nafarroari entzun ondoren,
gobernuak beharrezkoak diren aldaketak egitea proposatuko diela Gorteei esaten da.

Testua hobeto ulertzeko, lehenik eta behin foruak zer ziren azaldu beharra dago. Foruak, Erdi Aroan jatorria
zuten lurralde bateko ohitura sorta zen eta legebalioa zuten. Gogoratu behar da Antzinako Erregimenak
aldaketa handirik gabe eutsi ziola foru-berezitasun horri. Hala ere, forudun lurraldeak gutxituz joan ziren
urteak aurrera egin ahala eta euskal probintziek baino ez zioten eutsi foru-berezitasunari XIX. mendetik
aurrera. Foruei esker, euskal lurraldeek zenbait abantaila zituzten: zerga- eta soldadutza-salbuespena, foru-
baimena, kaparetasun unibertsala, ordezkaritza politikoa (Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiak)...

Beraz, bistan da, estatu liberal bat eraiki nahi zutenentzat, Euskal Herriko sistema forala ezabatu beharreko
oztopo bat zela. Fernando VII.a hiltzean, bere alaba Isabel II.ari utzi zion tronua baina oso txikia zenez, bere
amak, Maria Cristinak, hartu zuen erreginaordetza. Tronu aldaketarekin, erabateko aldaketa-prozesua hasi
zen Espainian, Iraultza Liberala nagusitu zelarik. Hartara, Antzinako Erregimenaren oinarri sozialaren eta
politikoaren ordez, gizarte liberala nagusitu zen.

Fernandoren anaia Karlos Maria Isidroren aldekoek (karlistak) ez zuten onartu Isabel erreginaren izendapena
eta Gerra Karlistari ekin zioten (1833-1839/40). Lehen Gerra Karlistan aurrez aurre jarri ziren karlistak
(Antzinako Erregimena defendatzen zutenak) eta liberalak (gobernu konstituzionalaren, legeak
bateratzearen eta zentralizazioaren aldekoak). Hori dela eta, euskal gizartearen gehiengoa karlisten aldera
lerratu zen, haiexek zirelako onurak eskaintzen zizkien sistemaren defendatzaileak. Gerra asko luzatu zen,
armada liberalak kostata egin zuen aurrera, garaipen erabakigarririk lortu gabe eta karlistak ere ohartu ziren
gerra irabazteko aukerarik ez zeukatela.

Hori horrela, armada bateko zein besteko buruzagien artean negoziatzen hasi ziren. Azkenean, 1839ko
abuztuaren 31an, Maroto jeneral karlistak eta Espartero jeneral liberalak bake itun bat sinatu zuten Bergaran
“Bergarako Hitzarmena”. Akordio hauetara heldu ziren: Karlistek Isabel II.a erregina legez eta 1837ko
Konstituzioa onartuko zuten, ofizial karlistek haien postuak mantenduko zituzten armada espainiarrean eta
liberalek foruak babesteko hitza eman zuten (Espainiako batasun konstituzionalaren barruan).

Hitzarmenaren ondoren, aztergai dugun 1839ko urriaren 25eko legea etorri zen, moderatuek eta Maria
Kristinak foruak berretsi zituzten baina “monarkiaren batasun konstituzionala betez” (1go artikulua) eta
horrek zabalik utzi zuen aurrerago aldaketak egiteko bidea (2.artikulua). Foru sistema errealitate

The benefits of buying summaries with Stuvia:

Guaranteed quality through customer reviews

Guaranteed quality through customer reviews

Stuvia customers have reviewed more than 700,000 summaries. This how you know that you are buying the best documents.

Quick and easy check-out

Quick and easy check-out

You can quickly pay through credit card or Stuvia-credit for the summaries. There is no membership needed.

Focus on what matters

Focus on what matters

Your fellow students write the study notes themselves, which is why the documents are always reliable and up-to-date. This ensures you quickly get to the core!

Frequently asked questions

What do I get when I buy this document?

You get a PDF, available immediately after your purchase. The purchased document is accessible anytime, anywhere and indefinitely through your profile.

Satisfaction guarantee: how does it work?

Our satisfaction guarantee ensures that you always find a study document that suits you well. You fill out a form, and our customer service team takes care of the rest.

Who am I buying these notes from?

Stuvia is a marketplace, so you are not buying this document from us, but from seller LUCIAMARTINEZ. Stuvia facilitates payment to the seller.

Will I be stuck with a subscription?

No, you only buy these notes for $7.70. You're not tied to anything after your purchase.

Can Stuvia be trusted?

4.6 stars on Google & Trustpilot (+1000 reviews)

72914 documents were sold in the last 30 days

Founded in 2010, the go-to place to buy study notes for 15 years now

Start selling
$7.70
  • (0)
Add to cart
Added