100% de satisfacción garantizada Inmediatamente disponible después del pago Tanto en línea como en PDF No estas atado a nada
logo-home
Summary Antzinako_Erregimenaren_krisialdia 6,49 €
Añadir al carrito

Resumen

Summary Antzinako_Erregimenaren_krisialdia

 0 veces vendidas

Apuntes de 2 de Batxi para la PAU HISTORIA

Vista previa 2 fuera de 7  páginas

  • 23 de enero de 2025
  • 7
  • 2024/2025
  • Resumen
  • Escuela secundaria
  • Bachillerato
  • History
  • 2
Todos documentos para esta materia (1079)
avatar-seller
LUCIAMARTINEZ
1. GAIA Antzinako Erregimenaren Krisia (1808-1814),
Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa




1. Krisiaren aurreko testuinguru historiko eta politikoa (1789-1807).
2. Egoera sozio-ekonomikoa.
3. Baionako abdikazioak eta Napoleonen inbasioa (1808).
4. Independentzia Gerra (1808-1814).
5. Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa.
6. Krisiaren ondorio ekonomiko, sozial eta politikoak.
7. Gerra Euskal Herrian

Frantziako Iraultzak eta AEB-etako Independentziak aldaketa sakonak eragin zituzten XVIII. eta XIX. mendeko
panorama politikoan eta sozialean, eta Espainian ere eragina izan zuten. 1808 eta 1814 artean, Espainian Antzinako
Erregimenaren krisiak agerian utzi zuen monarkiaren hauskortasuna eta errealitate berrietara egokitzeko
ezintasuna. Garai hau Napoleonen inbasioak, herri erresistentziak eta konstituzio liberal baten sorrerak markatu
zuten, herrialdearen egitura politiko eta soziala eraldatuz.

1. Krisiaren aurreko testuinguru historiko eta politikoa (1789-1807).
Erregimen Zaharraren krisiaren aurreko testuinguru historiko eta politikoa oso garrantzitsua da aldi horretan
gertatutako aldaketak ulertzeko. Ilustrazioak eta Borboien erreformek eragin handia izan zuten Espainiako egoera
politikoan eta sozialean XVIII. mendearen amaieran eta XIX. mendearen hasieran.

Ilustrazioa arrazoimena, zientzia eta hezkuntza gizartea eta gobernua hobetzeko tresna gisa sustatzen zituen
mugimendu intelektual eta kulturala izan zen. Espainian, Ilustrazioa herrialdea modernizatzeko eta Europan zuen
posizioa indartzeko nahia agertu zen. Erreforma borbonikoek gobernua zentralizatu, administrazioa berrantolatu
eta ekonomia hobetu nahi izan zuten. Hala ere, erreforma hauek gizarteko sektore kontserbadoreenetan aurkitu
zuten erresistentzia, noblezian eta kleroan, eta foruak mantentzen zituzten lurraldeen kasu, hauek euren
pribilegioak eta boterea arriskuan ikusten zituztelarik.

Espainian, XIX. mendearen hasieran Monarkia Absolutua eta Gizarte Estamentala, Antzinako Erregimena izeneko
sistema politiko eta soziala jarraitzen zuen bizirik.
Karlos IV.a zen Espainiako Errege eta Frantziatik zetozen ideia berriak eteten saiatu zen hasiera batean. Horretarako
eragin gutxiko, baina esanguratsuak ziren neurriak ezarri zituen: Frantziarekin muga itxi, ideia berriak zituzten
liburuak debekatu, kanpoko unibertsitateetara ikastera joatea debekatu, …

Frantzian Luis XVI.a gillotinak hil ondoren, Espainiak gerra deklaratu zion gobernu iraultzaileari eta Konbentzio Gerra
hasi (1793-1795), Britania Handia eta Austriarekin batera. Gerra ez zen onuragarria izan Espainiarentzat eta aurretik
jada ahultzen ari zen nazioarentzat pisu berria bilakatu zen (itsas flotan galera handiak, koloniekin merkataritza
murriztu, dirutzak gastatu, presio fiskala areagotu, etab.).

Horrez gain, Espainiak tirabirak izan zituen Britainia Handiarekin merkataritza eta kolonia lehiengatik. Aliantzak
aldatu egingo dira eta Espainia, gerra amaitu ondoren (1795, Basileako Bakea), Napoleonen Frantziarekin aliatu zen.
Hark Europan zuen eragina hedatu eta britainiar botereari aurre egin nahi zion. Aliantza hori arazotsua izan zen
Espainiarentzat, Napoleonen anbizioa ez baitzen Europa kontrolatzera mugatu, Espainia menderatzeko asmoa ere
bazuen.

Testuinguru horretan, Karlos IV.a Espainiako erregeak eta Manuel Godoy lehen ministroak gobernu ahul eta ustel
baten buru izan ziren. Monarkiak barneko eta kanpoko erronkei aurre egiteko

, 2. GAIA Antzinako Erregimenaren Krisia (1808-1814),
Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa

ezintasun argia erakutsi zuen, nahiz eta politika erreformista bultzatu. Bere desprestigioa herritarren artean
nabarmena izan zen. Godoyren gobernua bere faboritismoak, gaitasun-eza eta ustelkeriagatik ezaguna izan zen;
honek herritarrengan agintarienganako mesfidantza eta atsekabe giroa sortu zuelarik. Garai latza eta gaitzesgarria
izan zen Espainiarentzat, politikoki zein ekonomikoki.

Beraz, nazioarteko tentsioen konbinazioak, barne-ahultasun politikoak eta gizarte- nahigabeak agertoki
aproposa sortu zuten Espainiako Antzinako Erregimenaren krisirako. Napoleonen inbasioak, 1808an, garai nahasi
eta eraldatzaile baten hasiera markatu zuen Espainiako historian, Antzinako Erregimenaren kolapsoa eta
Espainian ordena politiko eta sozial berri baten sorrera ekarri zuten gertaera batzuk eragin zituena.

2. Egoera sozio-ekonomikoa.
XIX. mendean Espainiak krisi politiko, ekonomiko eta sozialak ikaragarria biziko du. Mende hasiera oso egoera
atzeratuan hasten da gizartearentzat. Herritar gehienak nekazariak ziren eta nobleek, Elizak eta Estatuak ezarritako
betebehar eta zerga sistema ikaragarria jasaten zuten. Lur asko ez ziren erabiltzen.
11 milioi biztanle inguru zituen Espainiak mende hasieran eta horietatik %10a besterik ez zen hirietan bizi (gaur egun
%ko 80a).
Denboran zehar proposamen berritzaileak egingo dira, baina aldaketetarako erresistentzia, pribilegiatuen artean
batez ere, ikaragarria izango da.
Horrek ez du esan nahi aldaketarik gertatzen ez denik, badago Antzinako Erregimenetik aldaketa prozesu graduala,
mendeetan zabaltzen dena eta garai honetatik aurrera azkartu egingo dena. Edozein kasutan, ohikoak izango dira
oraindik krisi ekonomiko sakonak, goseteak, gizarte kostu ikaragarriekin eta horrek bultzatuko dituen altxamendu,
istilu eta gatazkekin.
Egoera honek bultzatu egingo ditu nekazari klase pobreak Godoyren politiken aurka, Karlos IV.aren aurka, krisi
sakona sortuz. Independentzia Gerra gehitzean, dena okertu egiten da.

3. Baionako abdikazioak eta Napoleonen inbasioa (1808).
Napoleonen inbasioa eta Baionako abdikazioak une erabakigarriak dira Espainian Antzinako Erregimenaren krisian.
Karlos IV.aren gobernuaren ahultasuna eta Frantziarekiko aliantza aprobetxatuz (Britainia Handiaren aurka),
Napoleon Bonapartek Espainia inbaditzea erabaki zuen 1808an, herrialdea kontrolatu eta Europan zuen
nagusitasuna sendotzeko helburuarekin.
Espainiako biztanleek Carlos IV.a eta Manuel Godoyren gobernuarekin zuten nahigabea Aranjuezko Matxinadan
amaitu zen 1808ko martxoan. Altxamendu herrikoi honek Godoyren erorketa eta Karlos IV.aren abdikazioa behartu
zituen bere seme Fernando VII.aren alde. Hala ere, Espainiako egoera ez zen egonkortu, eta Napoleonek aukera
aprobetxatu zuen Espainiako gaietan zuzenean esku hartzeko.

Prozesua, laburbilduta, horrela garatu zen:
▪ Fontainebleauko Ituna Frantziarekin (1807):

Napoleonen armadari Espainian sartzeko baimena eman zitzaion, Portugal inbaditzeko eta zatitzeko
helburuarekin. Gobernarien anbizioa, Godoyrena batez ere, gehi Espainiaren ahuleziak ahalbideratu zuen
horrelako erabaki bat.
▪ Aranjuez-eko altxamendua (1808ko martxoak 17-19):

Nobleziak eta herriaren sektoreek bultzatutako herri matxinada, Fernando printzeak lagunduta. Manuel Godoy
kargutik kendu eta Karlos IV.aren abdikazioa lortu, Fernando bere semearen alde, bere inguruan biltzen dira
erregimen aldaketa nahi dutenek.
▪ Frantziako tropak Madrilen sartu (1808ko martxoaren 23an):

Los beneficios de comprar resúmenes en Stuvia estan en línea:

Garantiza la calidad de los comentarios

Garantiza la calidad de los comentarios

Compradores de Stuvia evaluaron más de 700.000 resúmenes. Así estas seguro que compras los mejores documentos!

Compra fácil y rápido

Compra fácil y rápido

Puedes pagar rápidamente y en una vez con iDeal, tarjeta de crédito o con tu crédito de Stuvia. Sin tener que hacerte miembro.

Enfócate en lo más importante

Enfócate en lo más importante

Tus compañeros escriben los resúmenes. Por eso tienes la seguridad que tienes un resumen actual y confiable. Así llegas a la conclusión rapidamente!

Preguntas frecuentes

What do I get when I buy this document?

You get a PDF, available immediately after your purchase. The purchased document is accessible anytime, anywhere and indefinitely through your profile.

100% de satisfacción garantizada: ¿Cómo funciona?

Nuestra garantía de satisfacción le asegura que siempre encontrará un documento de estudio a tu medida. Tu rellenas un formulario y nuestro equipo de atención al cliente se encarga del resto.

Who am I buying this summary from?

Stuvia is a marketplace, so you are not buying this document from us, but from seller LUCIAMARTINEZ. Stuvia facilitates payment to the seller.

Will I be stuck with a subscription?

No, you only buy this summary for 6,49 €. You're not tied to anything after your purchase.

Can Stuvia be trusted?

4.6 stars on Google & Trustpilot (+1000 reviews)

45,681 summaries were sold in the last 30 days

Founded in 2010, the go-to place to buy summaries for 15 years now

Empieza a vender
6,49 €
  • (0)
Añadir al carrito
Añadido