6. TESTUA
1876KO UZTAILAREN 21EKO LEGEA
Aztergai dugun testua 1876ko uztailaren 21eko Legearen zati bat da. Testua kokatze aldera, jatorria, edukia
eta formaren aldetik, testu historikoa da (lehen mailako iturria), politikoa eta juridikoa (lege bat).
Lege honen egileak Gorteak dira (Canovas del Castillok gobernu-buruak bultzatuta) eta Alfontso XII.a
erregeak berretsi zuen. Testu publikoa da (Gaceta de Madrid aldizkarian argitaratu zen) eta Espainiako
biztanleak izan ziren hartzaileak, bereziki, euskal euskal probintzietakoak. Legearen helburu nagusia zera
izan zen, foruberezitasuna indargabetzea. Testua Bigarren Gerra Karlista bukatu eta karlistek galdu ostean
idatzi zen, Alfontso XII.aren erregealdian, zehazki, Canovasen gobernualdian.
Testuaren analisian, honako ideia hauek nabarmendu behar dira sarreran eta zenbait artikulutan: Sarreran,
Gorteek egindako Legea dela eta Alfontso XII.ak berretsi duela esaten da.
➔ 1go artikuluan, Euskal probintzietako biztanleek, Espainiako gainerako biztanleek bezalaxe,
soldadutza egin eta Estatuaren gastuetan parte hartu behar dutela adierazten da. Beraz, ezeztatu egin ziren
foru-berezitasunak ezarritako azken pribilegioak.
➔ 2. eta 3. artikuluetan, 1. artikuluan ezarritako oinarriak indarrean jartzeko zenbait arau onartzen
dira: derrigorrezko soldaduska egin (soldadu kopuru edo kuota aurkeztu beharra) eta zergak ordaindu
beharra.
➔ 4.artikuluan, baimena ematen zaio Gobernuari, foru-erregimenaren aldaketa guztiak egin ditzan.
Horretarako, kontuan hartu behar ditu foru-berezitasunaren aurreko Legea eta euskal probintzien onespena
ere lortu behar du.
Testua hobeto ulertzeko, lehenik eta behin foruak zer ziren azaldu beharra dago. Foruak, Erdi Aroan jatorria
zuten lurralde bateko ohitura sorta zen eta legebalioa zuten. Gogoratu behar da Antzinako Erregimenak
aldaketa handirik gabe eutsi ziola foru-berezitasun horri. Hala ere, forudun lurraldeak gutxituz joan ziren
urteak aurrera egin ahala eta euskal probintziek baino ez zioten eutsi foru-berezitasunari XIX. mendetik
aurrera. Foruei esker, euskal lurraldeek zenbait abantaila zituzten: zerga- eta soldadutza-salbuespena, foru-
baimena, kaparetasun unibertsala, ordezkaritza politikoa (Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiak)...
Beraz, bistan da, estatu liberal bat eraiki nahi zutenentzat, Euskal Herriko sistema forala ezabatu beharreko
oztopo bat zela. Foru-berezitasunaren lehenengo krisi larria Fernando VII.a hiltzean eman zen, Fernandok
bere alaba Isabel II.ari utzi zion tronua baina oso txikia zenez, bere amak, Maria Cristinak, hartu zuen
erreginaordetza. Tronu aldaketarekin, erabateko aldaketaprozesua hasi zen Espainian, Iraultza Liberala
nagusitu zelarik. Hartara, Antzinako Erregimenaren oinarri sozialaren eta politikoaren ordez, gizarte liberala
nagusitu zen.
Fernandoren anaia Karlos Maria Isidroren aldekoek (karlistak) ez zuten onartu Isabel erreginaren izendapena
eta Gerra Karlistari ekin zioten (1833-1839/40). Beraz, “Foruen auzia” Gorteko eztabaida dinastiko batekin
nahastu zen. Liberalek, Isabelen aldekoak, argi utzi zuten ez zutela errespetatuko euskal sistema forala.
Karlos Maria Isidrok, ordea, tradizioa gordeko zuela agindu zuen. Ondorioz, euskaldun gehienak, Karlosen
alde jarri ziren.
Gerra akordio batekin bukatu “Bergarako Hitzarmena” (1839) eta liberalek foruak babesteko hitza eman
zuten arren, foru-berezitasuna Espainiako batasun konstituzionalaren barruan sartu behar zen eta hori
horrela, 1839ko urriaren 25eko Legea etorri zen. Lege horrekin foruak berretsi zituzten baina “monarkiaren
batasun konstituzionalari kalterik egin gabe”, beraz, foru-berezitasuna Espainiako Konstituziora egokitu
behar zen. Alegia, Espainiako Konstituzioa foru-berezitasunaren gainetik jarri zen eta foru-sistemak
errealitate berriari egokitu behar izan zuen.
Hori horrela, aldaketak etorri ziren eta Esparterok 1841eko urrian emandako Dekretuak euskal probintziak