3. GAIA.
FORUAK ETA LIBERALISMOA: KARLISTADAK ETA FORUAK INDARGABETZEKO PROZESUA (1834-1874)
1. MARIA KRISTINAREN ERREGEORDETZAREN GARAIAN .
1.1 Bi bando aurrez aurre
1833ean, Fernando VII.a hil zenean, bere testamentuan hiru urteko Isabel alaba bakarrarentzat utzi zuen tronua
eta Maria Kristina izendatu zuen erregeorde, Isabel adin nagusitasunera heldu arte. Absolutistak ez zeuden ados
Fernando VII.ak bere alabari tronua uzteko egindako Berrespen Pragmatikoarekin (lege salikoa indargabetu)
eta bere anaiaren, Karlos Maria Isidro, tronua eskuratzeko eskubideak aldarrikatu zituzten. Beraz, errege
izateko zilegitasuna osabari edo ilobari ote zegokion eztabaidatzen zen. Maria Kristina berehalaxe ohartu zen
liberalen babesa bilatu behar zuela tronua Isabelentzar lortu nahi bazuen. Horrela, bi bando sortu ziren:
● Karlistak: Abolutismo monarkikoa eta tradizioaren defendatzazileak ziren. Alderdi horretakoak ziren
behe mailako elizjendea, nekazaritzako noble txiki lurjabeak eta nekazari gehienak.
● Isabeldarrak: Liberalismoa ezartzearren, legeak bateratzearen eta zentralizazioaren alde zeuden. Alderdi
horretakoak ziren burgesiako kideak, funtzionarioak, armadako gehiengoa, goi mailako noble asko eta
hirietako herritar gehienak.
LIBERALISMOA KARLISMOA
ADMINIS- Estatu zentralizatua +Batasun konstituzionala Estatu deszentralizatua+ Foru historikoak
TRAZIOA
EKONOMIA Kapitalismoa +Jabetza pribatua Nekazaritza tradizionala + Jaun-jabetza
ERLIJIOA Askatasun erlijiosoa Katolizismoa
SOSTENGUA Hiriak Landa-eremua
Hego Euskal Herrian XIX. mendearen hasieratik gertatzen ari zen aldaketa sakonen ondorioz, ordura arteko
gizarte taldeen eta haien arteko oreka desegiten hasi zen: desamortizazio zibilarekin saldu ziren herri-lurrak, behe
mailako nekazarientzat kalte suposatu zuena. Ordea, lurjabe handientzat eta burges aberatsentzat onuragarria
izan zen, lurrak erosteko aukera izan zutelako. Elizaren desamortizazioak ere handikien alde izan zen, baina herri
xehean haserrea sustatu zuen euren katolizismoagatik eta kleroa, karlismoaren zutabe nagusietako bat bilakatu
zen.
Horrela, Euskal Herriko biztanleak ere bando bitan banatu ziren: liberalen alde hiriak (batez ere Donostiako
burges liberal aurrerakoiak) eta karlisten alde landa eremukoak. Azken hauen leloa “Jainkoa, aberria eta
Erregea” izan zen. Tarteko hirugarren ildo bat ere bazegoen, “liberalismo foruzalea”, hain zuzen ere. Azken
hauek Foruak, hitzarmenen bidez, estatu liberal moderatu batean egokitzea bilatzen zuten. Erregimen Zaharraren
legearen desberdintasunean oinarrituta, foruek, besteak beste, pribilegio garrantzitsuak ezarri zituzten:
● Gizarte pribilegioak : Betiere familia Euskal Herrian zuela jatorria, erakutsiz gero, konsideratzen zen
kapare edo noble, honeko pribilegio hauek zituztelarik:
○ Zerga arruntak ordaindu beharrik ez izatea.
○ Bizitza politikoan partehartzeko eskubidea.
● Pribilegio ekonomikoak ekarri zituzten foruek, esparru ekonomiko propioa:
○ Aduanak barnealdean zeuden (Balmaseda, Orduña, Gasteiz), eta horrek Euskal Herrian
merkataritza askatasun osoa suposatzen zuen, ez zegoen muga-zergarik.
● Esparru militarrean:
○ Soldadutzatik libre izatea arabar, gipuzkoar eta bizkaitarrek gerra euren lurraldean
gertatzen zenean baino ez zuten derrigorrezko zerbitzua bete behar; erregeak eskatuz gero
euren mugatik kanpo borrokatzea, ordaina hartu behar zuten.
1
, 1.2 Gerraren garapena
1833an lehendabiziko talde karlistak ipar Espainiako eremu zabal batean altxatu ziren: borroka gune
garrantzitsuenak Nagarroako, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskualdetan izan ziren. Maestrazgo, Aragoi eta
Kataluinako eskualde batzuetan ere hedatu ziren.
Gatazka armatuak bi aldi guztiz desberdin izan zituen:
● Lehenengo aldia (1833-1835): Iparraldeko karlisten tropen armada-buruak, Zumalakarregi generalak,
armada erregular bat antolatu zuen eta landa-eremua kontrolatu zuen. Hala ere, hiri gehienak liberalen
kontrolpean jarraitu zuten. Bilbo bereganatzeko setioan Zumalakarregi hil zuten, karlistek zuten jeneralik
hoberena galduz.
● Bigarren aldia (1836-1840): Espartero jeneralak zuzenduta, liberalek gerran nabarmen egin zuten
aurrera. Karlistek estrategia berri bat jarri zuten martxan: hegoaldeko beste eskualdetara espedizioak
antolatzea: Andaluziaraino ailegatzen saiatu ziren eta Don Karlos Madril hartzen saiatu zen baina porrot
egin zuen eta atzera iparralderantz egin behar izan zuten.
1837tik aurrera armada liberala indartzen joan zen Elizaren desamortizazioarekin eskuratutako baliabideei
esker. Karlisten ahulezia gero eta nabarmenagoa zen eta haien artean tira-birak sortu ziren: alde batetik
transakzionistak liberalekin akordio bat lortzearen aldekoak; bestetik, intransijenteak gerraren jarraipena nahi
zuten. Azkenik, 1839ean, gerraz nekatuta, liberalak eta karlistak bat etorri ziren gatazkaren amaierari irtenbide
bat bilatzeko. Liberalak ohartu ziren onena foruen auzia eta Don Karlosena bereiztea izango zela, foruzaleak
bereganatzeko (Muñagorriren proposamena “Bakea eta Foruak”). Karlisten artean transakzionistak nagusitu
ziren gatazka hitzarmen baten bidez bukatzeko. Bakarrik intransigenteak eutsi zioten borrokari. 1840an garaituak
izan ziren, Maestrazgon.
1.3 Gatazkaren amaiera: Bergarako ituna
Transakzionisten buruak, Maroto jenerala, eta Espartero, liberalen jeneralak, Bergarako ituna sinatu zuten
1839ko abuztuan. Hitzarmen honen arabera Marotok erregina izateko eskubidea aitortu zion Isabel II.ari.
Esparterok, era berean, foruak babesteko eta armada karlistako ofizialen mailari eusteko hitza eman zuen.
Laguntza militarrik ezean, Don Karlosek Espainiatik alde egin behar izan zuen. Moderatuek Gorteetan zuten
gehiengoa eta Maria Kristinak Nafarroako eta Euskal herrialdeetako foruak berretsi zituen 1839ko urriaren 25eko
Legearen bidez, baina betiere “batasun konstituzionala” zihurtatuz. Horrek aurrerago aldaketak egiteko bidea
irekita utzi zuen. Horrela, Foruen tradizioak eta 1837ko Konstituzio liberala batzeko saiakera egin zen.
2.